Xabier Minaren berrehungarren urteurrena (1789-1817)

Apirila 22, 2017 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta: Jardunaldiak, Sailkatugabeak 

Aurten, 2017an, Xabier Minaren berrehungarren urteurrena da, eta Xabier Minaren Elkarteak bat egiten du haren omenez prestatzen ari diren ekitaldiekin. Urte honetan zehar liburu berriak argitaratuko dira, hainbat hitzaldi izango dira Mexikoko Historia Nazionaleko Museoan, bai eta herrialde bereko hiri anitzetako unibertsitate, ikastetxe eta kultur etxeetan ere. Nafarroan Otaoko Batzordea ere lanean ari da ildo beretik, eta gure bazkideetariko batzuk bertan parte hartzen ari dira eta Mexikoko prestaketetan ere bai. Mexikon egitarau honek arrakasta handia lortu du, independentzia aztertzen duten historiagileen artean Xabier Minak duen ospe onari esker. Laster, berrehungarren urteurreneko  egitarauaren berri emango dugu.

Zure buruak hitz egin dezan

Esaiguzu zer pentsatzen ari zaren...!