Aurkezpena

*Elkarte Cultural berri hau Naffarroaco Historiaren ikerce eta hedatzean saconceco helburuaz jaioa da beronen alderdi guztietan (guiçartezcoa, economicoa, politicoa, religiosoa, etc.) dembora historico desberdinei dagozquienez. Baldin eta elkarte kideoc helburu hau oinharritzat harturic abiatzen bagara, nabarmendu nahi dugu ezen bi direla çuthabe nagusienac ceinec, referentia guisa, Elkartea sorceco vocationea characterizatzen baitute:

  • Alde batetic experientia collectivo joria ceinec ahalbidetu baitzuen Naffarroa bilhaca cedila Statu moderno eredua alboco Statu-Natione sorthu berriac characterizatu cituena ez beçalacoa, eta ceinaren apportationea XVI. mendeco Europar Reformari içan baitzen importantia gailen eta bikainecoa, nahiz eta absolutismoa imposatu içanac çapuztu çuen Austriar eta Borbondarren monarchien governamenduec aurrera eramandaco absolutismoa, hain çucen ere, hala nola monolithismo doctrinalaren eraguinagatic ere cein impulsatu baitzuen contrareforma catholicoac.
  • Berce alde batetic, eguiari eta libertareari entregatze personala cein heçurmamitzen baita fidelqui Xavier Minaren baithan, naffar patriotismoaren barruan figurarik nagusienetarico bat, eta hala nola haguitz ongui studiatu baitu gure ohorezco kide den Manuel Ortuñoc, aurre eguin cien Napoleonen tyrannia absolutistari eta Fernando VII.arenari, Europan beçala American ere. Horregatic, ohore handia da elkarte honençat naffar universal chit ohoragarri honen icena daraman lehena içaitea, eta horrexegatic ere, elkarte kideoc berheciqui obligatzen gara berari dagoquion guztia ikertu eta hedatzerat, gure helburu fundationalen barnean.

Ez gara sorthu contemplatione huts eta açaleco descriptionean erorceco asmoz, edo collectionistaren passionea asquiesteco eta apologia complacentea, ez eta imposturac sustengatu edo creatzecotz eta realitatearen ukapenac hala moduz antolatzeco ere; laburbilduz, gure vorondate irmoa da eguia xerkatzea ethengabe eta nekatzeque. Azquen batez, helburutzat hartcen dugu meniaric ez emaitea falsificatione historiographicoei nondic ere ethor daitecen, personei çor çaien beguirune hersi eta osoaren barruan

Eçagutzapenen xerkatze hau, apriorismo eta determinismo interessatu oro refusatzen dugularic, jaquinarazten dugu ecen gure elkarteac character irequi eta plurala daducala, desiratzen dugularic elkarte kide içan daitecen persona eta institutione guzti haiec, hala naffarrac nola berce lurralde europarretacoac eta edocein continentetacoac (americar herrialdeei leku berhecia emanez), ceinec nahi ukan baiteçate collaboratu Naffarroarequin relationatutaco guztiaz eçagutzera eman eta hedatzean, attentione berhecia hartuz antzina-antzinatic giçartea osatu duten guiçon eta emacumeen içaite eta orhoitzapenari, hala nola antzinaco eta egungo collectivo eta communitateei ceinec osatu eta osatzen baitute gure Naffarroa interculturala.

Stereotypo ukatzaileetaric urruncen garelaric, hain caltegarri içan direnac Historiaren eçagutzaraco eta haimbat calte eguin dizquiotenac eta oraindic eguiten culturari, Elkarte honetatic era ascotaco activitate culturalac antolatuco dira helburu nagusitzat eduquico dutenac naffar erresumaren edo statuaren eçagutza historicoa.

Hortaz, Elkarte honen xedeequin parte hartu edo collaboratu nahi ukan deçaten guztiac animatzen ditugu elkartekide eguin daitecençat gure web orriaren bitartez eguin daitequeen inscriptionea eguinic.

Xavier Mina Elkartea

Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkartea

Sociedad de Estudios Historicos de Navarra

Societe d’Etudes Historiques de la Navarre

Society for Navarre Historical Studies

*Euscara classicoan idaztea erabaqui dugu gure naffar idazle classico guztien omenez: Johannes Leiçarraga, Juan de Beriain, Materre, Pouvreau, Axular, Etcheberri Saracoa, Etcheberri Ciburucoa, Ivan de Tartas eta berce http://klasikoak.armiarma.com/krono.htm