Biltzarraren aurkezpena

2012ko Maiatzaren 31etk Ekainaren 2ra Iruina-Atarrabian antolatuko da :

Nafarroaren konkista eta europar Erreforma(1512-1610)” Nazioarteko biltzarra.

Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkarteak eta Villava/Atarrabia Udaletxeak, 2012 urteko maiatzaren 31 eta ekainaren 2 egunetan zehar ospatuko den Kongresua antolatu dute, bi egunak barne. Atarrabiako Kultur Etxean izango da, Nafarroaren Konkista eta europar Erreforma (1512-1610) ardatz izango dituen lehen kongresu internazionala. Nafarroako Estatu europearraren inbasio militarraren bosgarren mendeurrenean, kongresu honek konkista eta Europar erreformaren arteko loturak aztertuko ditu, erreforma honetan Nafarroak berak zuzenean parte hartu zuelarik.

Hiru eguneko jardunaldi hauetan zehar, hogei aditu baino gehiagoko talde zabal eta plural batek, aztertuko du XVI mende hasieratik Enrike IIIaren, Frantziako IVaren, regizidiora arte (1610) gertatutakoa. Garai hau, Nafarroaren historian transzendentala da, eta Europaren historian garrantzia handikoa. Ponentziak lau area tematiko handitan banatuta egongo dira, zeinak lotuko baitira hurrengo gaietara: garai instituzional, juridiko eta diplomatikoa; gerra garaia; garai sozial, ideologiko, erlijioso eta politikoa; eta garai kulturala.