Fundatzaileak

URZAINQUI MINA, TOMAS. Jurista eta historialaria. Iruñean jaio zen 1949ko azaroaren 17an. Abokatutzan dihardu 1973an Iruñeko Abokatuen Elkargo Txit Prestuan kolegiatu zenetik. Honako ekimenetan parte hartu zuen: (1974-1983) Isabako Udalaren Abokatua bezala. (1974-1976) Diputazioari eta Bankunión-Etudesari aurre eginez Belagoako Bailararen salbamenduan; Nafarroako uren autonomiaren defentsan, herri-ondasunen alde eta koordinatzaile gisa auzo batzarren demokratizazioan eta mantentzean. (1978-1979) Ingurunearen defentsan eta mugimendu ekologistaren defentsan.

Eusko Ikaskuntzaren birsorkuntzan parte hartu zuen, Oñatin 1978an. Sociedad de Estudios Vascos-Eusko Ikaskuntzaren presidentea hautatu zuten 1987an eta 1991an berrautatua izan zen, kargua 1995ko ekaina arte mantenduz. Kargu horretan SEV-EIko eguneratze prozesua bultzatu zuen bereziki.

Beste lanetan ere parte hartu zuen eta antolatu zituen, besteak beste:

Leoncio Urabayen eta Luis Oroz Zabaletaren omenaldiak. Gamazadaren mendeurreneko jardunaldiak. 1993 Jardunaldiak: “Nafarroako konkistaren 475 mendeurrena ” 1987. “Ecomuseo” proiektua. “Toponimia bilketa” proiektua. Jardunaldiak 1841ko Lege Hitzartuaren 150.eko urtemugari buruz. Margarita Nafarroakoari buruzko jardunaldiak. Nafarroako Justizia Auzitegiari buruzko jardunaldiak. Karguan iraun zuen bitartean prentsaurrekoetan E.I.-S.E.Veko argitalpenak aurkeztu zituen.

1991ko abenduaren 21etik aurrera, SEV-EIko presidentea zen Jose Miguel Barandiaranen heriotza eta gero, S.E.V.-E.I.ko presidenteordea dekanoa izanez, erakundearen lehendakaritzan egon zen. Lehendakaritza horren lehenengo presidentea izan zen, orotara bost presidenteorde izanez, kargua txandaka bete zutenak, beste presidente bat aukeratu arte bost hilabete geroago.

Etniker-eko kidea izan zen Jose Miguel de Barandiaran jaunaren agindupean.

Zuzenbideko Historian doktoratu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1994-1997) Nabarraldeko presidentea izan zen 2001an sortu zenetik 2006 urteraino.

http://tomasurzainqui.eu

———————————————————————————

Álvaro Adot Lerga (Pamplona-Iruña, 1972)

Nafarroako Unibertsitatean Historiako lizentziatura egin eta Euskal Herriko Unibertsitatean Historiako doktoregoa atera zuen (2003). Hamarkada batean zehar Nafarroako Artxibo Nagusia berrantolatzen lan egin du. Artxibistika eta Nafarroako Erdi Aroko Historia eta Historia Modernoaren inguruko hainbat lan argitaratu ditu lankideekin batera, eta Pamiela argitaletxeak (2005) argitaratutako Juan de Albret y Catalina de Foix o la defensa del Estado navarro (1483-1517) liburuaren egile da. Halaber, hainbat artikulu idatzi ditu aldizkari espezializatuetan. Gai historiko ezberdinei buruzko hitzaldiak eman eta estatu eta nazioarteko biltzar zientifikoetan txostengile gisa esku hartu du. La Institución virreinal en Navarra durante la Casa de Borbón ikerketa-proiektuan esku hartu eta Historiako Errege Akademiaren Diccionario Biográfi co Español bildumarako berrogeita hamarren bat biografi a idatzi ditu. Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Geografi a eta Historia Sailean lan egiten du.

———————————————————————————

Pello Guerra Viscarret (Iruña, 1968)

Ibilbide luzeko kazetari ez ezik, Nafarroako historiaren zale amorratua da. Zaletasun honek eta Euskal Herriari ukatutako historiaren alderdiak berreskuratzeko nahiak, historia-dibulgatzaile ere bihurtu dute. Estilo ari eta zuzenaz idatzi zuen 2004. urtean bere lehen nobela: “Requiem por Navarra”. Bi argitaraldiak eta frantsesezko itzulpenak eleberriaren arrakastaren lekuko dira. Ondoren, “La espada de los vascones” eta “Jaque mate al Rey de Navarra” atera ziren bere eskuartetik. “Vitoria. Asedio al Reino de Navarra” bere lehen lana da, eta aurrekoak bezala, egiazko gertakarietan nobela historikoa da hau ere. Honela, beraz, euskal herriaren iragana hobeto ulertzen laguntzen duen fikziozko lan atsegin eta entretenigarria eraiki du.

———————————————————————————

Aitor Pescador Medrano (Bilbo / Bilbao, 1970)

Filosofi a eta Letretan (Historia) lizentziatu zen 1995. urtean Nafarroako Unibertsitatean. Nafarroako Artxibo Nagusiko bekadun 1997. urtean, Artxibo horretako kontuetako erregistroen inguruko hainbat liburu argitaratu ditu (2000-2002).

Gainera, ikerketa-lan ezberdinei buruzko hamar artikulu baino gehiago argitaratu ditu, hala nola: Recursos hidráulicos en la Edad Media navarra(1998) edo Tenentes y tenencias del reino de Pamplona en Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, La Rioja y Castilla (1004-1076) (1998). Gaur egun, Araba, Bizkaia y Gipuzkoa en el reino de Navarra desde sus orígenes hasta 1200 izenburupeko doktore-tesia amaitzen ari da. Halaber, Argentinako Juan de Garay, Euskal Etxea Toki Eder de José C. Paz eta bestelako euskal etxeetako laguntzailea da, non Baskoniako Historiaren alderdiei buruzko aholkularitza-lanetan aritzen baita.

———————————————————————————

Esteban Antxustei Igartua (Donostia, 1957)

Zuzenbidean eta Filosofian lizentziatua, eta Filosofian doktore Sabino Aranari buruzko tesi batekin. Hainbat urtez institutuko irakasle jardun eta gero, azken urteotan Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia Politikoko irakasle titularra da Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Euskal Herriko Unibertsitateko Limes bildumaren zuzendaria da. Bilduma horretako lehenengo liburua, Ernest Renanen Zer da nazioa?, berak itzuli eta liburuaren sarrera ere idatzi zuen.

Filosofia Moral eta Politikoaren inguruko hainbat liburu idatzi ditu euskaraz zein gaztelaniaz, eta alor horretan lan asko eta asko argitaratu ditu.

Zenbait egunkari eta aldizkaritan (El País, Berria, Pergola, Landazuri, Uztaro, Tantak, Talaia, Gogoa… ) irakur daitezke aldiro-aldiro idazten dituen artikulu eta kolaborazio ugariak.

Euskaraz argitaratu dituen lanen artean aipatzekoak dira, besteak beste: Abertzaletasunaren auzia: independentzia ala autonomia (1997), Demokraziaren historia (1998) eta Filosofia Politikorako irakurketak I (1998), II (1999) eta III (2005).