Atarrabiako Biltzarraren Aurkezpena

Maiatza 8, 2012 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Prentsa aretoa, Prentsa oharrak 

Duela hiru bat urtetatik hona nafar historialari talde bat prestatzen ari izan garen biltzarra da hau. Denbora honetan zehar biltzar eta topaguneetan parte hartu dugu eta Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkartea sortzeko lanetan aritu gara, konstatatu dugularik ezen orain arte konkistaren gaia traktatua izan dela partzialki, zeharka eta era deskontextualizatuan, europar Erreforma kontutan hartu gaberik. Hala nola joan den urtean Foru Gobernuak antolatutako Biltzarrean, non saiatzen ziren konkistari garrantzia kentzen bezala, hura justifikatu nahiean ere.

“Nafarroaren konkista eta XVI. mendeko Europar Erreforma (1512-1610)” nazioarteko biltzar honen ospatzeak, oroz lehenik, suposatzen du ezen, lehenengo aldiz, Nafarroaren konkista beraren benetako textuinguruan ikertzeko aukera edukiko dela, Europa astindu zuen mutazio erraldoiaren esparruan XVI. mendean barna. Nafarroaren konkista Aro Moderno bete-betean gertatu zen, aro hau karakterizatzen duten liskarrak hasita zeudenean, europar botereen artean Vatikano ustelaren inguruan, eta haiekin batera monarkia “katoliko” espainolaren eta monarkia “guztiz kristau” frantsesaren grina hegemonista handinahiak.

Deskontentamendu sozial, eklesiastiko eta ekonomikoa gero eta orokortuagoa zen Europako parte gehienetan. 1511.eko Pisako Kontzilioa, zeinetara dei egin zuten kardinalen artean batzuk espainolak baitziren, saiatu zen Julio II.a Aita Santuaren abusuei amaiera ematen. Fernando Katolikoa, zeinek nolabait ere Kontzilio horren deialdian zerikusia eduki baitzuen, abagunea profitatu zuen, hortarako bere jarrera aldatuz eta eskizabalik laguntza emanez Aita Santuari, baina dohainik ez zuela egiten ohartarazten ziola, zeinetarako bilbe makiaveliko bat ehundu baitzuen zeinen helburu nagusiena Nafarroaz jabetzea izan baitzen. Hartarakotz, Aita Santuari berari gezurra esan zion eman ziezazkion buldak a posteriori, hala egin baitzuen, eta Frantzia, Alemania, Venezia, Gaztela, Aragoi, Ingalaterra eta, noski, biktima berari ere, erran nahi baita, Nafarroari.

Asalduzko garai honek -bete-betean Nafarroa harrapatu zuenak- argi egingo die pentsamendu politikoari, gizarteari, geopolitikari, nazioarteko harremanei eta kulturari, laburbilduz Mundu Modernoari. Hortakotz, bada, gaia lau aldi edo alderditatik traktatzen da: historiko-juridikotik, belikotik, pentsamentutik eta kulturatik. Iragartzen ahal da ezen Biltzar honek argituko duela lehen lerroko egiletzat Nafarroaren rola europar eszenatokian, zeren eta present izan baitzen europar Erreformaren inguruan garatu zen konfliktu luze, min eta bizi-bizian. Zeinaren ondorioz Nafarroaren independentzia eta askatasuna kontraerreforma katolikoaren eta beronetan sustengatzen zen hegemonia espainolaren biktima gertatu baitziren. Hau da, aipatutako kausek aspaldi galdu zuten konkistan eduki zuten balio justifikagarri eskasa eta hala ere, honen despit, oraino ere badira batzuk zeinek ondorioei eutsi nahi baitiete.

Xavier Mina Elkartea

“Nafarroaren konkista eta europar Erreforma (1512-1610)” Biltzarraren aurkezpena

Maiatza 3, 2012 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Deialdiak, Jarduerak, Prentsa oharrak 

Komunikabideei deialdia “Nafarroaren konkista eta europar Erreforma (1512-1610)” Biltzarraren aurkezpenera etortzeko, Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkarteak eta Atarrabiako Udalak antolatua.

Mezu honen bidez gonbidatzen zaituztegu Xavier Mina Elkarteak eta Atarrabiako Udalak antolatutako “Nafarroaren Konkista eta europar Erreforma (1512-1610)” nazioarteko Biltzarraren aurkezpenara, Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkarteak eta Atarrabiako Udalak antolatua, maiatzaren 31an eta ekainaren 1-2an izanen dena Atarrabiako kultur etxean .

Aurkezpenaren tokia: Atarrabiako Kultur Etxea.
Helbidea: Karrika Nagusia,38 (Atarrabia)
Eguna: 2012ko Maiatzaren 3a.
Ordua: Eguerdiko 12etan.

Aurkezpenean izanen dira: Mikel Oteiza (Atarrabia Udaleko kultura zinegotzia), Tomás Urzainqui (Xavier Mina Elkartearen presidentea) eta Álvaro Adot (Biltzarraren zuzendaria eta koordinatzailea) .

Prentsaurrekoan Biltzarraren egitaraua azalduko da ,3 egunetan zehar eta 20 Historia aditu baino gehiagoren laguntzaz Nafarroaren Konkista eta europar Erreforma aztertuko baidute 4 zatitan edo garaietan.

1.Garai Juridikoa,instituzionala eta diplomatikoa.Europar Estatu bat.
2.Guda garaia.Nazioarteko gerra bat.
3.Garai soziala,ideologikoa,erlijiosoa eta politikoa.Pentsaeraren iraultza.
4.Garai kulturala.Sormena eta hizkuntza.

Baita ere,  Biltzarraren osagarri izanen dira mahai inguruak eta “Henry of Navarre” filmaren proiekzioa. (frantzesez, gaztelaniazko azpitituluekin).
Aurkezpena euskaraz eta gaztelaniaz izanen da.
Aldez aurretik eskerrak emanez bertaratzeko zuen interesarengatik,

Atarrabiako Kultur Etxea
Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkartea.

http://xaviermina.org/biltzarra-2012/

http://xaviermina.org/
info@xaviermina.org