Xabier Minaren berrehungarren urteurrena (1789-1817)

Apirila 22, 2017 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Jardunaldiak, Sailkatugabeak 

Aurten, 2017an, Xabier Minaren berrehungarren urteurrena da, eta Xabier Minaren Elkarteak bat egiten du haren omenez prestatzen ari diren ekitaldiekin. Urte honetan zehar liburu berriak argitaratuko dira, hainbat hitzaldi izango dira Mexikoko Historia Nazionaleko Museoan, bai eta herrialde bereko hiri anitzetako unibertsitate, ikastetxe eta kultur etxeetan ere. Nafarroan Otaoko Batzordea ere lanean ari da ildo beretik, eta gure bazkideetariko batzuk bertan parte hartzen ari dira eta Mexikoko prestaketetan ere bai. Mexikon egitarau honek arrakasta handia lortu du, independentzia aztertzen duten historiagileen artean Xabier Minak duen ospe onari esker. Laster, berrehungarren urteurreneko  egitarauaren berri emango dugu.

Manuel Ortuño Martínezen gorazarrean

Apirila 22, 2017 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Jarduerak, Jardunaldiak 

Gogor jo gaitu Manuel Ortuño Martínez zendu delako berria jasotzeak, bera izan baita Xabier Mina Larrea (1789-1817)  militante askatzaile, gerrillari eta insurjentearen biograforik ezaguna, behinik behin Atlantikoaren alde honetan, eta hein handi batean Mexiko ere bai.  Hala ere, hainbatek Ortuñoren “in memoriam” berezitxoa egitean,  bada haren ikerlanik garrantzitsuena itxuraldatu duenik, Xabier Minaren izena erabat ezabatu baitute. Jokaera hori litzateke Miguel de Cervantesi buruz hitz egitea bezala, Kixotea aipatu gabe. Izan ere, Ortuñok eskaini zion bizitzaren erdia Mina ikertzeari, eta haren berri eman zuen era guztietako liburu eta argitalpenetan. “Xavier Mina Guerrillero, liberal, insurgente” liburu bikaina Nafarroako Unibertsitate Publikoak argitaratu zionez geroztik, harekin harremanetan jartzeko aukera izan genuen. Ortuñoren manera oneko eta gizalegezko harremanei esker, bai eta hark idatzitako heroi nafar eta mexikarrari buruzko lan ugari irakurtzeagatik, hainbat iritsi ginen Xabier Minaren mundu amaigabea ezagutzera. Behin baino gehiagotan esan zigun hainbeste miresten zuen pertsonaiaren berrehungarren urteurrenera heldu nahiko zuela, ekitaldi hori antolatzen jo eta ke ibili baitzen, bai eta laurogeita hamar urte zituelarik lortu ere. Seguru gaude Manuel Ortuño agerian egongo dela aurten izango diren ekitaldi guztietan, eta, berak nahiko zukeen moduan, betiko loturik geratuko dira idazlea eta deskribatutako pertsonaia. 2012an Ortuñok parte hartu zuen Xabier Mina Elkartearen sorreran. Gurekin ibili zen Labion, Otaon,  Kordobilan eta Orkoien; 2010eko martxoaren 29an, Xabier Mina atxilotu zutela berrehun urte bete zirelako, hitzaldi bat izan genuen elkarrekin Labion; Iruñean lagundu genion liburuak aurkezten: batzuetan bereak, besteetan berak aurkeztutako besteenak; zenbait komunikabideetako elkarrizketak atondu genizkion; bai Iruñean eta bai Madrilen  bilerak eta otorduak izan genituen. Xabier Minari buruz maisu izan dugu.

7. JARDUNALDIAK: NABARRA BERE HISTORIAN. Uharte 2016

Azaroa 15, 2016 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Agenda, Jarduerak, Jardunaldiak 

Azaroaren 24an, ortzeguna: Eneko del Castillo. Liburu aurkezpena: Atlas histórico de Navarra.

Abenduaren 1an, ortzeguna: Tomás Urzainqui. “Navarra sigue conquistada hoy”.
Uharteko kultur etxean, arratsaldeko 7:30etan.

Antolatzaileak: Xavier Mina Kultur Elkartea eta Uharteko Kultur Etxea

6. JARDUNALDIAK: NABARRA BERE HISTORIAN

Urria 28, 2015 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Agenda, Deialdiak, Jarduerak, Jardunaldiak 

Hitzaldiak emanen dira Uharteko Kultur Etxean azaroan,
ortzegunero arratsaldeko 7,30 etan.
• Azaroak 5, Tomás Urzainqui: “¿Es convenio, o un eufemismo de la conquista?”.

• Azaroak 12, Raúl Díaz de Arkaia: “No sin Navarra” liburu berriaren aurrerapena.

• Azaroak 19, Hector López Bofill: “Secesión y democracia”.

• Azaroak 26, Fernando Mikelarena: “Sin piedad: Limpieza política en Navarra, 1936” liburu berriaren aurkezpena.

Antolatzaileak:
Xavier Mina Elkartea

http://xaviermina.org/

Nabarra Aurrera Kultur Elkartea

http://nabarra-aurrera.info/

Uharteko Kultur Etxea

Gorazarrea Nafarroaren independentzia defendatu zutenei zeinak saiatu baitziren Iruina/Pamplona liberatzen 1512. urtean

Azaroa 25, 2014 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Agenda, Deialdiak, Ekimenak, Jarduerak 

Xavier Mina Nafarroako Historia Ikaskuntza Elkarteak nafar herritargo osoari dei egiten dio datorren larunbatan, azaroaren 29an, Doctor Arazuri Ibiltokian eginen den ekitaldira etor daitezenzat, 13:00 orenetan, “3 Reyes” Hotelaren aitzinean non gorazarre eginen baitzaie 1512.eko egun hortan berean hil zirenei noiz-eta saiatzen baitziren Nafarroako Erresumako hiriburua liberatzen Albako dukearen trupa invasoreen ganik.

Ekitaldia gudu hartan eroritakoei lore eskaintza izanen da, honen ostean ekinen zaiolarik irakurtzeari Luis Correak, Albako dukearen kronistak, “Albako Dukeak buruturiko Nafarroako Erresumaren konkistaren historia” izeneko bere liburuan bildutako gertaeren kontakizuna.

Xavier Mina Elkartea

http://xaviermina.org

5. JARDUNALDIAK: NABARRA BERE HISTORIAN

Azaroa 2, 2014 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Agenda, Deialdiak, Jarduerak, Jardunaldiak 

Hitzaldiak emanen dira Uharteko Kultur Etxean azaroan,
ortzegunero arratsaldeko 7,30 etan.
• Azaroak 6, Pello Guerra: “Emigración navarra a Mexico. El caso de la escondida”.

• Azaroak 13, Eneko del Castillo: “Navarra y el euskera en la cartografía”.

• Azaroak 20, Tomás Urzainqui: “Fueros, patriotismo y derecho a decidir”.

• Azaroak 27, Gaizka Basaldua: “La sociedad en marcha, Navarra como clave de movilización”.

Antolatzaileak:
Xavier Mina Elkartea

http://xaviermina.org/

Uharteko Kultur Etxea

Hitzaldi zikloa: Nafarroa XIX-XX mendeak.

Otsaila 26, 2014 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Deialdiak, Jarduerak, Jardunaldiak 

Foruei buruz informazio gehiago:

OTSAILAK 18 Kastejongo Tren Geltokian:

Otsaila 12, 2014 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Deialdiak, Ekimenak, Jarduerak 

Nafarroako Diputatuei emandako ongi etorriaren 120. urteurrena

Kaixo lagunak !

Jakingo duzuenez, 1894.urteko otsailaren 18an, Gamazadarekin lotutako gertaera berezi bezain polita eman zen Kastejongo Tren Geltokian. German Gamazok bultzatutako legearen kontra zabaldu zen mugimenduaren barruan, egun horretan, Madrildik zetozen Nafar Diputatuek ongi etorri beroa jaso zuten.

Idazki hau sinatzen dugun elkarteek, Foruen inguruko eztabaida jendarteratzeko asmoa daukagula jakinarazi nahi dizuegu. Nafarroako Erresumak pairatu dituen konkista prozesu ezberdinetatik datorren eztabaida dela ulertzen dugu, horregatik, urte guzti hauetan, Foruen desitxuraketa besterik ez da eman. Eztabaida prozesu horretan, Gamazadaren gertaerak gogoan izango ditugu, gure askatasunen aldeko mugimendu herritar eta instituzionala paregabea izan zen eta.

Datorren otsailaren 18an, asteartearekin, arratsaldeko 6etan Kastejongo Tren Geltokian burutuko dugun ekitaldian parte hartzeko deialdia egiten dizuegu. Gaur, Madrilgo Gorteetan dauden euskal-nafar diputatuak gonbidatuak daude. Baita Kataluinako ordezkariak ere, gaur dela 120 urte bertan egon ziren eta.

Ondoren, arratsaldeko 7:30ean Kastejongo Kultur Etxean, Foruen inguruko Mahaingurua egiteko asmoa daukagu.

Ekitaldian zein mahainguruan parte hartu duzuelakoan, agur bero bat !

DEITZAILEAK:

-. Kastejongo Laubide Elkartea
-. Orreaga Fundazioa
-. Xavier Mina Nafarroako Ikasketa Historikoen Elkartea
-. Nabarra Aurrera Kultur Elkartea
-. 1512-2022 Nafarroa Bizirik ekimena

Iruña-Nafarroa
2014ko otsailak 10

Foruei buruz informazio gehiago:



Gorazarrea 2013, Nafarroaren independentzia defendatu zutenei.

Abendua 3, 2013 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Ekimenak, Jarduerak, Jardunaldiak 

Gorazarrea Nafarroaren independentzia defendatu zutenei, Iruina liberatzen saiatu zirenei 1512. urtean.

1512. ECO AÇAROAREN 27CO ERASOAREN CHRONICA CORREAREN ARAUERA

1512.eco açaroan aurkhitcen gara. Naffarroaco soverano legitimoac, Johannes Labrit-ecoac, offensiva bat jaurtiqui du gaztelaniar invasoreen aurkha bere erresuma liberatcecotan, urthe bereco uztailean conquistatua içan cena, eta Iruineco atheetara bertara iristea lorthu du, non Albaco duca hersitu baita bere truppequin batera Naffarroacoari aurre eguitecotz.

Naffar erregeac bere armada cocatu du hirico murrailen mendebaldeco frontean, Done Laurenti eliçaren eta Torredondaren artean doan mihisean gaindi, eta gune horretaric, hain çucen ere, bere erasoa jaurtiquico du hiria liberatcecotz espainol occupatçaileen ganic.

Jarraian, hitça emanen diogu Luis Correari, Albaco ducaren chronistari berari, guerthatutacoen lekhucoa içan baitcen, garai hartaco gaztelaniaz conta dieçagun cer guerthatu cen larunbat hartan, 1512.eco açaroaren 27an, lekhu honetan berean:

“El rey Don Juan como el pregón fue dado así como el duque ordenaba de dentro para su defensa, así él proveía para la ofensa, en esta manera: puso en la delantera trescientos hombres de armas a pie con una bandera colorada, con ciertas bandas de oro en ella (GUCIZ NABARIA DA ECEN MINÇO ÇAICULA NAFFARROACO BANDERAZ, ICENDATUQUI AIPHATCEN EZ DUEN ARREN),, a la cual todos aguardaban y juraron de no la desamparar. Estos caballeros eran de los gentileshombres del rey Don Juan con muchos franceses que se apearon para tenelles compañía. A estos caballeros hacían espaldas todos los gascones, que sería un escuadrón de ocho mil ballesteros y escopeteros. A estos seguía el escuadrón de los alemanes que serían seis mil. La retaguardia de todo tenía Mosior de la Paliza con hasta tres mil hombres darmas asegurando el campo contra nuestro socorro. A los lados de estos escuadrones estaba mucha gente suelta de bearneses y gabachos, en número de más de seis mil hombres. Estos tenían a cargo las escalas y mantas para cuando menester fuese…

Gorazarrea_Homenaje_29N.pdf

Gorazarrea Nafarroaren independentzia defendatu zutenei.

Azaroa 27, 2013 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Agenda, Deialdiak, Ekimenak, Jarduerak 

Gorazarrea Nafarroaren independentzia defendatu zutenei, Iruina liberatzen saiatu zirenei 1512. urtean.

Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkarteak, nafar herritargo osoari dei egiten dio datorren ortziralan, azaroaren 29an, Doctor Arazuri Ibiltokian eginen den ekitaldira etor daitezen, 19:00 orenetan, “3 Reyes” Hotelaren aitzinean non gorazarre eginen baitzaie hil zirenei noiz-eta saiatzen baitziren Nafarroako Erresumako hiriburua liberatzen Albako dukearen trupa inbasoreen ganik.

Ekitaldia gudu hartan eroritakoei lore eskaintza izanen da, honen ostean ekinen zaiolarik irakurtzeari Luis Correak, Albako dukearen kronistak, “Albako Dukeak buruturiko Nafarroako Erresumaren konkistaren historia” izeneko bere liburuan bildutako gertaeren kontakizuna.

Eguna: Azaroak 29, ortzirala.
Ordua:19:00

Tokia: Doctor Arazuri pasealekua,
“3 Reyes” hotelaren aitzinean.
Iruina.

Xavier Mina Elkartea
Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkartea.

Hurrengo orria »