Historiaren misterioak – kapitulua 50: Xavier Mina

Apirila 22, 2017 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Sailkatugabeak 

Misterios de la Historia – Capítulo 50: Xavier Mina

Xabier Minaren berrehungarren urteurrena (1789-1817)

Apirila 22, 2017 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Jardunaldiak, Sailkatugabeak 

Aurten, 2017an, Xabier Minaren berrehungarren urteurrena da, eta Xabier Minaren Elkarteak bat egiten du haren omenez prestatzen ari diren ekitaldiekin. Urte honetan zehar liburu berriak argitaratuko dira, hainbat hitzaldi izango dira Mexikoko Historia Nazionaleko Museoan, bai eta herrialde bereko hiri anitzetako unibertsitate, ikastetxe eta kultur etxeetan ere. Nafarroan Otaoko Batzordea ere lanean ari da ildo beretik, eta gure bazkideetariko batzuk bertan parte hartzen ari dira eta Mexikoko prestaketetan ere bai. Mexikon egitarau honek arrakasta handia lortu du, independentzia aztertzen duten historiagileen artean Xabier Minak duen ospe onari esker. Laster, berrehungarren urteurreneko  egitarauaren berri emango dugu.

Manuel Ortuño Martínezen gorazarrean

Apirila 22, 2017 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Jarduerak, Jardunaldiak 

Gogor jo gaitu Manuel Ortuño Martínez zendu delako berria jasotzeak, bera izan baita Xabier Mina Larrea (1789-1817)  militante askatzaile, gerrillari eta insurjentearen biograforik ezaguna, behinik behin Atlantikoaren alde honetan, eta hein handi batean Mexiko ere bai.  Hala ere, hainbatek Ortuñoren “in memoriam” berezitxoa egitean,  bada haren ikerlanik garrantzitsuena itxuraldatu duenik, Xabier Minaren izena erabat ezabatu baitute. Jokaera hori litzateke Miguel de Cervantesi buruz hitz egitea bezala, Kixotea aipatu gabe. Izan ere, Ortuñok eskaini zion bizitzaren erdia Mina ikertzeari, eta haren berri eman zuen era guztietako liburu eta argitalpenetan. “Xavier Mina Guerrillero, liberal, insurgente” liburu bikaina Nafarroako Unibertsitate Publikoak argitaratu zionez geroztik, harekin harremanetan jartzeko aukera izan genuen. Ortuñoren manera oneko eta gizalegezko harremanei esker, bai eta hark idatzitako heroi nafar eta mexikarrari buruzko lan ugari irakurtzeagatik, hainbat iritsi ginen Xabier Minaren mundu amaigabea ezagutzera. Behin baino gehiagotan esan zigun hainbeste miresten zuen pertsonaiaren berrehungarren urteurrenera heldu nahiko zuela, ekitaldi hori antolatzen jo eta ke ibili baitzen, bai eta laurogeita hamar urte zituelarik lortu ere. Seguru gaude Manuel Ortuño agerian egongo dela aurten izango diren ekitaldi guztietan, eta, berak nahiko zukeen moduan, betiko loturik geratuko dira idazlea eta deskribatutako pertsonaia. 2012an Ortuñok parte hartu zuen Xabier Mina Elkartearen sorreran. Gurekin ibili zen Labion, Otaon,  Kordobilan eta Orkoien; 2010eko martxoaren 29an, Xabier Mina atxilotu zutela berrehun urte bete zirelako, hitzaldi bat izan genuen elkarrekin Labion; Iruñean lagundu genion liburuak aurkezten: batzuetan bereak, besteetan berak aurkeztutako besteenak; zenbait komunikabideetako elkarrizketak atondu genizkion; bai Iruñean eta bai Madrilen  bilerak eta otorduak izan genituen. Xabier Minari buruz maisu izan dugu.