Babesa

Haguitz berri phozgarria da, çalança izpiric gabe, Xavier Mina Elkartea sorthu berri içana, cein ez baita Naffarroa osoaren historia ikaste, ikerce eta iracaste soilaz asquietsico eta hartara mugatuco, baina argi emanen baitigu arren-eta Conquestaren eraguinez ilhundu eta belztu nahi içan çaigun ethorquiçuna elhurra beçain çuri gertha daquigunçat deliberatuqui eta oztopo ororen gainetic desconquestatze bidean gaindi aitzina eguin nahi dugun naffar guztioi.

Libertatea eta ascatasuna guidari ditu elkarte honec, ongui baitaqui ecen libertate eta ascatasunic gabe Naffarroaric ez dela içanen, hala nola Naffarroaric gabe ez libertateric ez eta ascatasunic ere seculan ez dugun ukanen hemen, Vasconia Handian, ceren Naffarroa eta Libertatea bat eta bera baitira.

Josu Lavin

—————————————————————————————————————————

Udan goizeko ihintza bezainbertze eskertzekoa da honelako elkharte baten sorrera, zeren euskaldunok Naffarroako ithurritik edan nahi baitugu ur bizia, eta ez batzuek eta bertzeek traktaturiko botilako ur hila.

Joankizunean zer izan garen eta garen jakitea behar-beharrezkoa dugu ethorkizunean zer izan nahi dugun erabaki dezagun.

Joseba Arruabarrena

—————————————————————————————————————————

Xavier Mina Nabarrako Ikerketa Historikoen Elkarte kide izateak, ohorez eta harrotasunez janzten dit espiritua. Izan ere, bizi garen garai aldakor hauetan Xavierren espiritu libertarioak gidatuko gaitu argi batek bezala iluntasunean. Nabarra, Xavierren modura, askatasunaren argia izan behar da: Izan genuen askatasun hura eta berreskuratuko duguna.

Mikel Iriarte

—————————————————————————————————————————

Gaurko Gaskoinia, Akitania ta Novempopulania izan zena, antzinako euskaldunen sehaska da eta Naffarroa da, nire ustez, Baskoniaren alaba nagusia, gaur egungo Baskoien Estatua. Ni, Gaskoia izanik, benetako Baskoi eta Naffarra naiz. Zuen proiektu honetan parte hartu nahi dut eta ahal dudan laguntza guztia emango dizuet.

Halip Lartiga

—————————————————————————————————————————

Elkartearen helburuekin ados bazaude bidali zure babes mezua ondorengo formulariotik:

(beharrezkoa)
(beharrezkoa)