“Nafarroaren konkista eta europar Erreforma (1512-1610)” Biltzarraren aurkezpena

Maiatza 3, 2012 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Deialdiak, Jarduerak, Prentsa oharrak 

Komunikabideei deialdia “Nafarroaren konkista eta europar Erreforma (1512-1610)” Biltzarraren aurkezpenera etortzeko, Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkarteak eta Atarrabiako Udalak antolatua.

Mezu honen bidez gonbidatzen zaituztegu Xavier Mina Elkarteak eta Atarrabiako Udalak antolatutako “Nafarroaren Konkista eta europar Erreforma (1512-1610)” nazioarteko Biltzarraren aurkezpenara, Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkarteak eta Atarrabiako Udalak antolatua, maiatzaren 31an eta ekainaren 1-2an izanen dena Atarrabiako kultur etxean .

Aurkezpenaren tokia: Atarrabiako Kultur Etxea.
Helbidea: Karrika Nagusia,38 (Atarrabia)
Eguna: 2012ko Maiatzaren 3a.
Ordua: Eguerdiko 12etan.

Aurkezpenean izanen dira: Mikel Oteiza (Atarrabia Udaleko kultura zinegotzia), Tomás Urzainqui (Xavier Mina Elkartearen presidentea) eta Álvaro Adot (Biltzarraren zuzendaria eta koordinatzailea) .

Prentsaurrekoan Biltzarraren egitaraua azalduko da ,3 egunetan zehar eta 20 Historia aditu baino gehiagoren laguntzaz Nafarroaren Konkista eta europar Erreforma aztertuko baidute 4 zatitan edo garaietan.

1.Garai Juridikoa,instituzionala eta diplomatikoa.Europar Estatu bat.
2.Guda garaia.Nazioarteko gerra bat.
3.Garai soziala,ideologikoa,erlijiosoa eta politikoa.Pentsaeraren iraultza.
4.Garai kulturala.Sormena eta hizkuntza.

Baita ere,  Biltzarraren osagarri izanen dira mahai inguruak eta “Henry of Navarre” filmaren proiekzioa. (frantzesez, gaztelaniazko azpitituluekin).
Aurkezpena euskaraz eta gaztelaniaz izanen da.
Aldez aurretik eskerrak emanez bertaratzeko zuen interesarengatik,

Atarrabiako Kultur Etxea
Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkartea.

http://xaviermina.org/biltzarra-2012/

http://xaviermina.org/
info@xaviermina.org

“Politika eta Erlijioa” Lehenengo Nazioarteko Mintegia

Martxoa 28, 2012 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Deialdiak 

“Politika eta erlijioa” lehenengo nazioarteko mintegia antolatu da Nerac-en, Gaskoinian.

Xavier Mina Elkarteak bertan parte hartuko du.

Informazio gehiago:

http://www.ehu.es/ehusfera/nerac/aurkezpena/

http://www.ehu.es/ehusfera/nerac/nerac-agen-2012/sarrera/

http://www.ehu.es/ehusfera/nerac/

HITZALDIAK: NAFARROAKO KONKISTA

Otsaila 7, 2012 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Deialdiak 

Xavier Mina Elkarteak  ondorengo  hitzaldien deialdia zabaldu nahi du:

  • Otsailak 10 : Tomás URZAINQUI

“Las absurdas justificaciones sobre la conquista”

  • Otsailak 24 : Idoia ARRIETA

“1200, Gipuzkoaren konkista” (euskaraz)

  • Martxoak 9 : Álvaro ADOT

“Navarra 1479-1512. Del cáos a la normalización política, social e institucional”

  • Martxoak 23 : Peio MONTEANO

“La segunda conquista”

Tokia : Condestable Jauregia, Iruñea. Kale Nagusia, 2.

Ordua  : 19h30 – 21h00


Asociación Xavier Mina Elkartea

www.xaviermina.org
http://www.youtube.com/XavierMinaElkartea
http://www.facebook.com/XavierMina
http://www.facebook.com/XavierMinaElkartea
info@xaviermina.org

Xavier Mina elkartearen aurkezpena

Urtarrila 27, 2012 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Deialdiak, Sailkatugabeak 

Mezu honekin Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkartearen aurkezpenera etortzeko dei egin nahi dizuegu.

Bertan parte hartuko dute Tomás Urzainqui , Álvaro Adot, Roldán Jimeno , Aitor Pescador, Pello Guerra eta Esteban Antxustegik.

Bertan, elkartearen helburuak eta 2012 urtean antolatuko dituen jarduerak azalduko dira.

Jorratuko diren alorrak hauek dira:

1.- Elkartea sortzearen arrazoiak.

2.- Orain arte egindako jarduerak.

3.- Webgunearen aurkezpena.

4.- 2012 urtean egingo diren jardueren berri ematea.

5.- 2012ko Maiatzaren 30etk Ekainaren 2ra Iruina-Atarrabian antolatuko den  “Nafarroako konkista eta reforma europearrari (1512-1610) buruzko Biltzar internazionala”ren helburuak eta informazioa ematea.

Tokia:   AUZOLAN liburudenda
Helbidea: Tudela Kalea, 16
Eguna: 2012ko Urtarrilaren 27an
Ordua: 11’30tan.

Aurkezpena euskaraz eta gaztelaniaz izango da.

Aldez aurretik eskertuz zuen parte hartzea aurkezpenean.

Xavier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkartea

info@xaviermina.org

Tomás Urzainqui-ren hitzaldia

Abendua 14, 2011 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Deialdiak 

2011ko Abenduaren 23an, ostirala, 19h30tan.

Oibar – Aibar -eko Auditorioan  (map)

Tomás Urzainqui-ren hitzaldia
“1512, la conquista y sus consecuencias en los derechos del pueblo navarro”

Goraçarrea’ Naffarroaren independenţia defendatu çutenei ceinac saiatu baitciren Iruina/Pamplona liberatcen 1512. urthean

Azaroa 25, 2011 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Deialdiak 

Xavier Mina Naffarroaco Historia Ikhascunça Elkharteac naffar herritargo osoari dei eguiten dio dathorren igandean, açaroaren 27an, Doctor Araçuri Ibilthoquian eguinen den ekhitaldira ethor daitecençat, 13:00 orenetan, 3 Reyes Hotelaren aitzinean non goraçarre eguinen baitçaie 1512.eco egun hortan berean hil cirenei noiz-eta saiatcen baitciren Naffarroaco Erresumaco hiriburua liberatcen Albaco ducaren truppa invasoreen ganic.

Ekhitaldia gudu hartan eroritacoei lore escainça içanen da, honen ostean ekhinen çaiolaric iracurceari Luis Correac, Albaco ducaren chronistac, “Albaco Ducac buruturico Naffarroaco Erresumaren conquistaren historia” iceneco bere liburuan bildutaco gerthaeren contaquiçuna.

Xavier Mina Jardunaldiak

Azaroa 7, 2011 by xaviermina · Iruzkina utzi
Sailkatuta:Deialdiak 
NAFARROA BERE HISTORIAN
Xabier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkarteak sustatuta.
HITZALDI ZIKLOA:
  • Osteguna 3, 19:30ean: Eneko Del Castillo (Nabarlur):”Territorialidad histórica de Nabarra”.
  • Osteguna 10, 19:30ean: Tomás Urzainqui: “Nabarra y el fin del conflicto”.
  • Osteguna 17, 19:30ean: Pello Guerra:”1199-1200,la conquista de la Nabarra marítima”.
  • Osteguna 24, 19:30ean: Roldan Jimeno:”Ambrosio Huici, historiador uhartearra”.
Tokia: Uharteko Kultur Etxea

« Aurreko orria